BCCCAP00000000000000000001805

guziak bildu zizkiteken, aiekin ere beren zizpu– nak egiteko. Azkeneko karlista gudan tiratako berunezko bala aundi batzuk nunai billatzen genizkin gure mendi-larre oetan; aiek joka-joka luzatuz, metu; guraize batzuekin puskaka ebaki; gero, arri txa– bal baten gañean beste arri batekin ibilian-ibilian, biribilduko zizkiteken, eta orra, ederki kostata, baña nola egiten zuten perdigoia. Beste ttarra– •ttarra izeneko traste bat ere bagenin. Arratsal– de batean urte guziko naiko perdigoia egiten genin arekin. Zakar xamarra, baña xoxotarako aproposa; beruna bear. Nondik edo andik, gauzen batzuen truke-edo, egíten itun polboraren jabe. Mutillak itun or– duan aiek! Muturretik beteko ziteken; zarrenak zízpuna artuko zin; su emateko illakia beste ba– tek, berriz; polbora, perdigoi, baketa ta papera, danentzat baziteken lana. Birigarro edo xoxoren bat tirabidean artzen bazuten, batek apuntatu ta besteak su eman ar– te, danak ixil-ixilik, bat bezela, erne asko egongo itun beren ari begira. Eundoko ke-pilla artetik eroritzen ikusten bazuten, lurrera baño len an zizkin danak gañean. Joaten bazaien, berriz, ao– ·txabalka, begietatik galtzen zitzaien arte begi– ratuko zioteken; eta gero, jo zuan edo ez jaki– tearren, lumik kendu zion billatzera. Altza aldetik etortzen ziran lengusu ta lagun batzuak bazizkiteken; amaikatxo jolas ta algara gozo egin ziteken aien bizkar. Kale aldean oitu ta ezitako gazteak baiziran, baserriko mutil ez– •iakin aiek alako amar baziralakoan etortzen 194

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz