BCCCAP00000000000000000001805

ken neretzako. Amaikatxotan malko garratzak ixuri nizkin, beren amatzaz oroitzen bainintzan. Poz ura ikusi gabe aldegin zin mundutik... Alare, eizerako giñun itxuenak. Jakiña, pis– ka bat azi arte, ez nieken eizean utzi. Iñun pa– gausoren bat-edo geratzen bazan, laxter abisatu– ko zidateken. Neguan, goizetan beñipin, ateratzen niñun geienetan eizera. Askotan bakarrik. Tiro gutxi bazan edo eiz gutxi ikusten banun, etxean niñun bereala; bestetan, berriz, auzoko gizona izaten nin lagun. Arta-puska bat baño gozoagoko gizo– na. Aspaldi joan uan mundu ontatik ura ere. Inguru oetako aldapa nekosuetan, makiña bat ixtillu pasa ta eztanda gaizto egiñak gaituk. Begira zeuzkan semeei oju egingo zieken. Nun geratu zan esaten bazioten, eskupeta ezke– rrean artuta, ezkerra baizan, an joango uan era– kutsitako lekura. - Gañari eragin dio! -esaten bazioten, be– rriz, mendiz beste aldera pasa zala alegia, esku– peta bizkarrean ubeletik zintzilik arturik: - Bateonbatek bazeukak mokau errex as– koa! Eta pazientzi osoan lanera etorriko uan. Iñuxente-egun-goiz batean, nik il nuan ontz aundi bat jarri zioteken nere semeak, dotore asko, etxetik bistan zeukaten aritz batean. - Aita! Zapelaitz aundi bat dago aritz iga– rrean! -semeak oju egin ziotenean, eskua be– tazal gañean eguzkitik begien babesgarri jarriz, begiratu zin: Aiaiaka! Eta alaxen dek! Galanta gañe- 192

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz