BCCCAP00000000000000000001805

- Ikusten al dek? Neurtu gabe ere, begira ezagun zin orrek ! - Arrazoi dek, motel! Egia ikusitakoan, danak konformatzen ituan. Eletrikaren indarrik ez baigendun artean, eta, bein illuntzen zanean, sukaldera sartu ta txandan-txandan kontu-kontari asiko itun or– duan. Udazken aldera, berriz, naiko gaztaña iza– ten baigenun, illunabartzen zunean, batzuak uku– lluko lanak egin bitarte, besteak apari-lege bat jarriko ziteken. Danbolinkadaren bat edo bi gaz– tañ erre ere bai. Errosaioa esan ondoren, exe– riko itun maiaren inguruan danak, etxekoak, eta auzokoak ere bai, nai baldin bazuten bein– tzat. Etziteken zer esanaren paltik izaten. Beren txarrokada sagardoa aurrean zutela, patxara ede– rrean asiko itun apaltzen. Txarrokatik azken txu– rrupa egiten zunak, kantatuko zin lenengo ber– tsoa; banaka-banaka azkenekorañokoa arte ja– rraituz, poto egin edo bukatu gabe uzten zunak, bazekiken zer lan zeukan: kupeletik sagardoa ekarri. Danak txuxen bukatzen bazuten, berriz, azkeneko txurrupa egin zunaren gain geratzen uan. Ezeren errenkurik gabe gañera. Ori lan ja– kiña baizuten. Gaztañ erre ta sagardoz bapo ge– ratuko itun. Kontu-kontari jardun-aldi bat egin anclaren, katillukada bana esne artu ta: - Jainkoak gabon dizutela! -esanta, pake ederrean banaka-banaka oieratuko itun. Ni etxean izan edo ez izan, berdin-berdin egingo ziteken lan orí. Ni etxean nintzanean, berriz, azkena joaten niñun, eta sukaldeko ba– kardadean, aiek somatzen etzuten utsuna bazio- 191

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz