BCCCAP00000000000000000001805

la boterik egin; besteko ona zala, txarra zala, galtzen zuana ez uan konforme: - Bai, beti emen abil ta emengo maneju guziak artuak baidauzkak! Ez didak Txoritokie– ta'n irabaziko, ez! Pausorik emateko lekurik etzeok emen-ta! Saill osoa an joango uan Txoritokieta'ko aterpe txar batean jokatzera. Baña geienetan asa– rretzen itun. Orduan izaten itun komeriak. Batek: Arri biyur ona zala! (1) Arri biyur txarra zala! -besteak. Indarra gallentzen uan azkenerako. Aulena, gizajoa, ormG-bazterren hatera joango uan, ta negarrari emango zioken eta zotinka-zotinka: -Bai, animali utsa aiz i, besterik ez! Bes– tela ezin dekanean, joka así bear! Arratsalde artako pelota-jokuak olaxe buka– tuko itun. Jolasa ez ordea. Toka zarrean egingo ziteken urrengo saioa. Burni me moztaka bat sartuko ziteken, inguruan arrai batzuk egin, bi– na amar zentimoko lengo kobrezko aiek bakoi– tzak artu ta illun-bistara arte. - Nere laukoa ziok lenbizi! - Arraira bai, ez burnira! Belar-mutur bat artuko zin batek, eta ze– ñena zegon aldeen neurtzen asiko uan. (1) Esaera au galduxea dago gaur. Bafía gure gazte-denboran erruz esaten zan. Juramentua bezela zan. Adibidez, eizera joan, ollagorra-edo ikusi, tiroa tira eta: - Arri biyur bota detala! Edo tokan ari ta: - Arri biyur burnia jo detala! 190

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz