BCCCAP00000000000000000001805
txarrik egiteko bildurrik ez eduki; irabazi billa ere ez nabil. Euskerak dakarkidan irabaziakin, praka berri asko ez degu egingo. Maitasunak bakar-bakarrik nabilki ni orrela. Gaurko egunari berea eman diozu onuzke– ro, eta kezka gaizto oiek bota itzazu bein beti– ko, bai, ta exeri gaitezen emen, eguzkiaren azken laztan epel ta ipar aize arin ta maitale onen intzirira. Zure bertso ta bizitzako gora-beraren batzuk emaizkidazu meserez. - Nere bizitzako berri jakin nai al uke? Ez didak gutxi eskatzen, motel! Ez baidira da– nak bart arratseko kontuak. Nere burua ere ne– katuxea zegok. Gertakari asko, buruko ganbara– .zokoetan traste artean galduak. Illunpean <lau– den zatar zarrak egoara aidatzea, ez dek askotan komeni, berriz, eta badakik norberak bere bu– ruaren alde egiten dula. Solasean ari giñan lekutik gainbera, beko txokonean, ke jario, ikusten gendun ainbeste maiten zuan bere baserri xar ura. Ordurako, itzalak, ezkoa ixuriz, zokoak menderatzen ari zitun. Gu alako patxaran ikusita, noski, alda– meneko meta-ziri-muturrean kantari asi zitzai– gun txantxangorria. Entzun zuan orduko, ber– tsolaria izaki, irriparrez ala esan zidan: - Ona nekazariaren laguna dan txantxan– gorri maitea! Orixe nauk ni: txantxangorri kan– taria. Orretxek zeramak nere antzeko bizitza. Urte-giro guzietan kantatzen <luan beste txori– rik ez dele Otz ta bero, udara ta negu, gose ta egatri, zorion ta zoritxar, txantxangorria kanta- 19
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz