BCCCAP00000000000000000001805

ziplo meta-belarra; gero semeak jeiki-erazi; uku– lluko lanak egin; esne ta tratu-saltzallea biali; eta, gañerako gauzak martxan jartzen genitu– nean, zelaira berriz ere. Ordu laurden bateko lo-xuxta aski izaten nin bazkalondokoan. Aste-egunak lanerako egiñak dituk. Ongi as– ko betetzen genin Jaungoikoaren agindu orí. Gure txoko ontan beñipin, itxogiteko beta aun– dirik ez genin izaten. Aukeratzen zitzaien lane– tan, semeak ere zintzo asko jotzen ziteken. On– gi gure kopeteko izerdiz irabazitako ogia jaten genin. Askotan nere paltaz geiegi beartzen niñun; ez bainaiz langille tajutsu oietakoa. Gure etxean ni gabe ezer egiterik etzegolakoan, semeez aztuta, bakarrik erasotzen nioken edozer lan gaiztori. Semeak !anean burutsu zaindu izan banitu, neke ta atzaparkaren erdirik gabe egingo genizkin etxe ontako lanak; ni añean baiziran aiek, eta egunetik egunera goraka. Ez dunak ezin eman. Buruaren paltan ankak pagatu bear. 187

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz