BCCCAP00000000000000000001805
Len ere amonak, nere amagiarrebak, onik bazan ona, bear zanetan aldi luzeak gure etxean egiten zizkin; orduan ere gurean geratu uan. Sasoikoa nola baizan, tarteka semeren baten la– guntzarekin, etxeko lanak ezin egiñik etzeuka– ken. Ez uan asiera txarra. Zarrenak, goizean Donosti'rako atzera-aurre– ra eginta, arratsaldean zelai-lanetan ia ni ainbes– texean aritzen uan. Amar urtez berakoak, ikas– tera. Eziñean bagenbiltzan ere ez nioken orí egundo nere buruari barkatu. Udara aldean, berriz, nerekin edo auzoko baserrietan, itaurrean berena egiten ziteken. Nere umorerik ez nin gal– du; etsitzea zer dan ez baidakit. Orduan jarri nizkin alargunaren bertsoak. Amaikak ikasi ta kantatu dizkitek geroztik. Amona palta zanean, etxeko lan, jana jartze, garbitasun, arropa garbitze, dana, seme baten kargu geratu uan. Maindireak ez; oek Loiola'ko izeba batek garbitzen zizkiguken; eta josi ta kon– pondu, berriz, beste batek, baña ederki ordain– duta. Semeak gazteak izaki, eta, bein begien au– rretik galdu zutenean, etsi ziteken eta aztu itun amatzaz; aiek zerekin poztua ta nun jolastua ba– zeukateken. Nerea besterik uan. Semeak gora ta gora alai ta osasuntsu ikusteak asetzen zin nere biotza; baña nere bakardadean ezin nin aren oroitzik burutik uxatu. Osasun aparta neukaken nik ere, eta !anean aspertzen zalla; gaizki ibilliko giñun bestela. Ga– bean illargitan amaika meta-helar ebakia niok. Ordu biak inguru ortan asita, eguna argitzerako 186
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz