BCCCAP00000000000000000001805

SEMEAK Orduan dana triste ta illuna zioken gure etxean; baña, emaztearen eriotz ondoren, miñik geien semeen sakabanatzeak eman zidaken. Nai ta naiezko gauza; neretzat minberea ordea. Be– deratzi seme, arenak eta nereak; ixpillu batean bezela, aietan ikusten nin beren ama; aren odo– lekoak baiziran, eta aren naia ere bai, ura maite banuan, ez uzteko seme aiek besteren esku. Orixe uan nere biotzeraño sartua zegon arantza. Beste zortzi semez gañera, bi illabeteko aurra nik ezin nezakeala azi, etzeok esan bearrik. Nere ko– ñata maite batek, emaztearen aizpak, eraman zin. Beste amaika urteko seme bat ere joan uan etxe artara. Beste bat, berriz, bere besoetakoa nola baizun, nere anai Juan Krutzek eraman zin. Biotz-biotzez eskerrak daneiri. Nai ta naiezkoa bazan ere, nereak itun eta etxekoak ainbestexe maite nizkin. Aiek gure sukaldera bildu bitar– teko onik ez nin eduki. Etxean geratu ziranakin. moldatu niñun, eta jarri nin lanerako martxa. 185

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz