BCCCAP00000000000000000001805

kat-bakarrik, trenaren zai. lrun aldetik trena etorri zanean, «Joxeee! !!» treneko leiotik deitzen niñun emakume baten abotsa entzun nin. Gaur oraindik munduko abots guzien artean ezagutu– ko nuken abotsa. Nere emaztea uan deitzen ni– ñuna. Laxterka urbil nintzanean, zoragarri, txu– riz jantzia, bi aingeru eskutik zitula, jetxi uan trenetik. - Oraintxe nua, Joxe, zerura! --esan zi– daken irriparrez. - la neretzako ere egiten dezun an lekua! --eskatu nioken. - Bai; zuretzako ere lekuaren paltik ez da- ga an! -erantzun zidaken. Arekintxe itz aspertu bat egiteko zoratzen nengola, itz oiek esanta, trenera sartu uan be– rriro; eta txistuka ta ketan zijoan treneko leio– tik, bere eskuakin agur egiñaz, urrunean galdu uan betiko. Zoraturik ara begira nengola, esna– tu niñun, izerditan, bakar-bakarrik, triste ta sa– miñez. Amets orri jarritako bertsoak ere banizkin; aspaldiko gauzak nola baidiran, aztu egin zaiz– kidak. Ona bat: 182 Trenetik entzun nuan Joxeren izena, emazte maitea zan deitzen niñuena; itz bi egin orduko juan zan berriz trena, alkarren alde ziran poza eta pena.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz