BCCCAP00000000000000000001805

zu lenbailen, Joxe, eta geixeago zaizu zere burua! Ume oen aitatza ta amatza, gaurtik aurrera, zuk egin bearko baitezu! Ez geiegi larritu alare, Jain– koak danen kontua badauka-ta! Bizimodu !arria, etorkizun illuna, sinisgabeko batentzat. Jainkoak, kendu zidan ezkero, aren palta nolabait ordainduko zidan itxaropenik, ez nin galdu ordea nik. Nete ondo gabeko utsun artatik, arrats beltzean laño artetik azaltzen dan illargi-dizdira bezela, garbi ikusten nin nondik zijoan nere bidea. Orain arte, ari jarraitu beste– rik ez dit egin. Len bezelaxe zioken etxean dana; baña gau– zak bete ta maitagarri egiten zituna ez bainun iñun ere billatzen, eta ura gabe malkoak begie– tan eta biotzean utsuna. Ez aren abotsik iñun ere entzuten. Etzekit berari ojuka ere nola ez nintzan asi; ez bainun bizi-pozik ezertan ere ar– kitzen. Andik laxter asi itun semeak ere jeikitzen. 11 zala bazekiteken danak; alare, alde guzietara begiratu ta ikusten etzutenean, ama nun zan neri galdetu nairik bezela, triste begiratuz, negarrari ematen zioteken. Neri ere orduan korapillatu egi– ten biotza; semeen aurrean negar ez egitearren, alde egiten nin andik. Ura nere biotzeko utsuna; ezin burutik bota! Etxeko gauz guziak bere kutsua zeukateken; semeak ikusten nitun bakoitzeko, amatzaz oroi– tzen niñun. Esna, ametsetan; lotan, ametsetan. Bein, onoko amets au egin nin, eta oraindik ere ez niok egia etzanik: Errenderi'ko geltokian, estazioan, nioken, ha- 181

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz