BCCCAP00000000000000000001805
dak aztu, ezta oztu ere. Nere semeak aurrera ateratzeko, oen laguntzarekin bakarrik baliatu nai nin. Emazte maitearen neke-lanak bukatu itun betiko. Etxea ospital bat egiña utzita, joan uan emendik. Neri, lengo zama ezin eramanik nen– billen oni, beste aundiagoa bota zidateken ga– ñera. Ordurik larrienean bakarrik geratu niñun, bederatzi seme txikirekin, alargun. Orra urrun– go gudaren zipriztiñak nola ondatu niñuten be– tiko. Bereak zitun trasteak bildu, batzuak erre, besteak garbitu ta jaso. Orra ainbeste maite nunaren aztarrenak, lenbailen aztutzearren, etxe– tik ken nairik. Baña kendu? Ez nere biotzetik! Oraindik ondotxo gorde ta jasoa zeukat or bere oroitza. Amaika agur Mari errezatu zizkiot ge– roztik. Nere biziarekin hatera galduko dek orí ere. Lantegi berri bat bezela artu nin alargun– -bizimodua. Jaunari eskerrak, ez nin nere buru– rik galdu. Sinismena giari, banekiken nondik nora jo ta zer egin bear nun; len bik ezin gen– dunari, orain bakarrik eraso bear. Gaitzak utzi niñunean, lenengo gure sukal– derako sarreraz oroitzen nauk oraindik. An ari uan bakarrik amona -bere alaba galdutako pe– nez, begiak gorri oraindik- miñez zeuzkan bi– llobentzat kapesne berotzen. Betiko oitura nua– nez, ankutsik jetxi niñun sukaldera. Amonak erritan eraso zidaken: - Auxe gizonaren planta! Oraindik gaixo zaudela ez ote dakizu? Espartzin oiek jantzi itza- 180
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz