BCCCAP00000000000000000001805
zeok. Iñungo paper zikin, antzerki edo zirko– tan, baserritar galtz ipurdi gizajoren bat, gilbor aundi, piper-morruzko sudur gorri, gerrikoa arrastaka, adabaki desberdiñez osatutako galtza zarrakin, erdera mordolloan itz egiñaz, ez bade– zute azaltzen, jaiak gexak dirala, ez dutela gra– zirik diozute. Euskalerrian bere lekuan zein ze– gok: euskotar euskalduna edo euskotar erdal– duna? Zergatik orduan oien bizkar ez dezute irririk egin nai? Kaikuak aleenak zuek! Ama beraren semeak ez ote gera, bada, danok? Arek erakutsitako izkuntzan ari gaituk gu; oiek ez; alare, gu parregarriak. Nork bere izkera dabil– kinak merezi al dik olakorik? Amaika iseka gaizto egin diguzute beintzat. Geron buruak pa– rregarri jartzen ari gaituk. Berriz ere egongo gaituk gauden lekuan! Euskalduna ez dek, ezer– tan ere, oiek baño eskaxago. Nai dezutena esan ta egizute, guregatik ajo– la aundirik ez dizute beintzat-eta; baña agure kaskatxuri onek lengo lepotik zeukak burua. Sartu dan jende berri onen eder egitearren, ez dit nere nortasunik saldu; diru ta losintxak ez ditek nere biotzik usteldu; nere guraso maite aiek erakutsitakorik ez dit ukatu; lurpean sar– tzen nauten arte ere ez nauk ixilduko. Zarrok joan-alean euskera ere baziak. Euskaldun erdal– zale oiek ez dezute errurik txikiena izango. - Ez dezu arrazoi makala. Dirua bitarte– ko danean, euskalduna ez da euskaldun. Ain diru-zaleak al gera, izan ere, gu. Esnatzen así ote geran... Galdu gendun bidea arkitu ote de- gun berriro... Ala dirudi. Gañontzean, nik azio 18
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz