BCCCAP00000000000000000001805
ALARGUN Ezertarako gauza ez diran ta lan besterik ematen ez dutenak bizirik gorde ta bederatzi seme gazteren ama, bear-bearrenean danak ume– zurtz utzita, eraman. Ez dek ulert errexa! Jain– koak bazekik nondik nora garamazkin. Ni ez nauk iñor Jainkoa epaitzeko. Sinismena detan ezkero, gerokoaren itxaropenetan nabillek. Arro– keri aundi gabe, apal-apal, bizkarra makurtu ta eutsi nioken nere gurutzeari; bainekin, andik edo emendik, Kalbariora igo arte, laguntzaren paltik ez nuala izango. Ez niñun nere onetatik atera. Berriz ezkontzeko zirika aritu ziranak bai– tun. Bederatzi semeren kargu egiñaz nerekin uztartu nai zutenak ere bai. Daneiri uko egín nieken. I1 zanaren oroitzik ez nin biotzetik ken– du nai. Pamelia nastu besterik ez dek egiten olakoetan. Artu nuan erabakiz ez nauk beñere damutu. Ogei ta emezortzi urte zeramazkit alar– gun. Oraindik emazte maitearen oroitzik etzai- 179
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz