BCCCAP00000000000000000001805

sarituko al zizkin bere nekeak! Negar-zotinka bi musu eman nizkioken; baita: - Agur, Maria, egun aundirarte! Mundu ontan ez daukagu geiago alkarrekin itz egiten lanik! Zer egingo diegu bada? Eman zidanak berak kendu zidaken-ta. Minberea dek maitasuna! Besotik artu ta ia indarrean atera nioteken egoera artatik nere kuñaruak eta oiera eraman, gaixo bainengon eta nik an ez baineukan zer egiñik. Makur asko an joan niñun, arrokeri aun– di gabe, nere egoera triste ura oroituz, bakar– dadean negar egitera. Bizi zan arte emaztea zain– du zuten bezela, gero ni zaitzera etorri uan bat, jeiki ez nendin edo beste zerbait okerrago egin ez nezan, nere onetik ia aterea bainengon. Bein illa jantzi ta gelatik atera zutenean, atea itxi erazi, bai, ta antxe geratu niñun, amabost urtez lenago ain alai ta eder etorri zan bide he– retik eraman zuten arte. Epaillaren lenengoa uan, aingeru guardako eguna. Etxekorik iñor etzin eraman laguntzalle, etorrerik izango etzun agu– rrean. Ez maite ez gendulako; ez baigiñan gauza. Ogei ta amazazpi urte dituk au gertatu zala, eta gaur oraindik ere ordu aietaz oroitze utsak biotza korapillatu ta negar-malko garratzak ze– karzkik nere begietara. Sinista nazak, Ataño, naigabez ari naizela kontu oek berritzen. Bu– katu itun betiko, bai, ta etziot beste iñori olako erasorik opa. Orixe uan nere geroztikako egunak illundu zitun ekaitza. 177

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz