BCCCAP00000000000000000001805
Alkar maite giñaden itxura besterik ez. Zer bar– katurik ez neukan ezkero, nere erantzuna zer izango uan? Negarra! - Betiko utzi baño len, seme maite oiek ere besarkatu nai nituzke! -esan ziguken gero. An azaldu itun zortzi seme hatera. Amalau urtetik berakoak danak. Bederatzigarrena, bula– rrekoa, koñata maite batek artua zeukaken or– durako. Zarrenak negarrez; aiek bazekiteken zer– tara zetozen. Txikienak, berriz, urduri, gaixorik oraindik, iltzen ari zan ama gaztearen aurrera. Banaka-banaka, azken musua emanaz eta bakoi– tzari bere konsejutxoa onak izateko esanaz eta bere alde otoi egiteko esbtuz, beste mundura arte agurtu zizkin. Eta an joan itun, geiago iku– siko etzuten amaren aurretik. Inguruan geunden guziak negar-zotinka ari giñun. Nik ez neukala an zer egiñik eta oztu ez nendin, elizakoak eto– rri bitarte oiera biali nioteken kuñaruak. Elizakoakin Don Santiago etorri uan. Ama– bost urtez lenago gure ezkontza bedeinkatu zuna beta. Mendiko gure etxe zar artan ikusgarri ede– rra arkitu zin. Oso biotz bera ta kupigarri artu zizkin eli– zakoak. Gero ere itz egin naiean asten uan, baña gaxoak ezin zin abotsik garbitu; erruz nekatzen uan gañera. Estuak ez baizion uzten. Sortu nin– tzan ezkerozko ordurik tristeenak noizbait bu– katu itun. Bere ondoan errosaioa esaten ari gi– ñala, utzi zin betiko negargarrizko bizitza au. Ain ezagun ta maitea nun abots ura, ez nin ge– iago entzungo. Lurrean atsegin ta atseden aun– dirik etzioken eman; bestean bederenik Jainkoak 176
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz