BCCCAP00000000000000000001805

Biten arte ezin genduna, danen kargua nik artu bear. Ai, geroa! Zeñen beltza zegon neretzat geroa! Ai, etorkizun on baten amets gozoak! Itzak alperrik dituk emen; ur ortan pasia ez danak, urrutitik begiratzen baiziok eta etzekik zer dan ere· ori. Prueba egin dutenak, itzik gabe ere ikasia zeukatek. Ongi aski bazekitek zer dan ori. Urrengo goizean, etorri uan sendagillea. Gau– zak estu itun an. Aiek esan gabe ere banekiken. Arrats gaiztoa pasa zuala igarri nioken emaztea– ri; ordu gutxiko bizia zeukala ere bai. Senda– gillea joan bezin azkar, urbildu zaidaken koña– durik gazteena negarrez eta ala esan zidaken: - Maria, oso gaizki dago, Joxe, eta lenbai– len elizakoak emateko agindu digu sendagilleak; eta, apaiza etorri baño len, zuri itz bi egin nai lizkizuke. Al nuan bezela jeiki; amets gaizto batean bezela, zer egiten nun ez nekila, urbil niñun bere ondora. Gaxoa! Ordurako arnas estua zeu– kaken. Uraxe uan miseria! Bizia ere emango be– ragatik, eta bere oñaze aiek pixka bat arintzeko ere gauza ez. Itzak banaka-banaka moztuz, ala esan zi– daken: - Eriotza badatorkit, Joxe! Nai ta nai ez, utzi bearko zaituztet! Ainbeste gauza esan nai nizkizuke, baña estuak ez dit uzten. Jainkoaren aurrera laxter naizen ezkero, ezertan uts egin badizut, barkatu, Joxe! Danetan bat datorrenik ez dek lurrean, eta gu ere ez giñun ala; baña gauza utsa dek ori. 175

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz