BCCCAP00000000000000000001805
barrenak samurtu itun, Bordaxar'era zetorren eraso beltzaren aurrean. Zetorrena, garbi ta gor– din kontatu zidaken, Don Leandro olakoa uan– ·ta: kristau jatorra; eta kristau batek besteari zor dion egia, garbi azaldu zidaken, eta benetan ontzat artu nin. Gezurretan egia estaliz eduki ta uste gabeko erasora baño, lasaiago joango niñun, jakiñaren gañean, aren ,azken ordura. Orduan así itun egundo bukatzen etziran or– duak, egunak eta gauak. Bere anaiak txandaka zaitzen ziteken; etziteken beñere bakarrik utzi. Katillutxo bat olioz bete ta an jarri ziteken pox– polo-itxurako mariposa deitzen genion argi bat. Gabaz, aren dizdiz motelera, ederki ikusten nin emazte maitea estu, oñazetan, arnasa ezin artu– rik. Gero ta okerrago, oñazearen oñazez aultzen ari uan, ordurako etsipena emana. Bere anaiak, berriz, illun, malkotsu, bere ondoan, eskatzen zuana emateko beti zai. Ainbeste maite ta ezer egiterik ez; utzi egin bear, piskana-piskana gai– tzak ito zezan. Uraxe iñondik iltzerik nai ez, eta, ortxe-ortxe, lenbailen iltzea naiago. Aiek orduak! Aiek egunak! Danak bere in– guruan, zer egin ez genekila. Ura, ordutik ordu– ra estutzen, larritzen. Itz egiteko bildur. Egun batzuk lenago kabi alai zoriontsu bat zana, orain triste; arnas larri ta negar-zotiña besterik ez ge– nin entzuten. Amona, aren ama, beti negarrez somatzen nin. Orduantxe ezagutu nin, zenbate– rañokoa dan Jainkoaren aurrean gure ezereza. Arrokeriak utzi ta biotzak umiltzeko orduak di– tuk oiek. Aurki alargun, bakarrik, lagunarekin oituta. 174
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz