BCCCAP00000000000000000001805
tu ta gogotik ari du estutzen, eta gaxoa aula; ez det oraindík itxaropenik galdu -esanta, malkoak zerizkiola aldegin zin; ikusten baizun zetorren erasoa, eta nik ere bai. Oraindik etzula itxaropenik galdu esan zu– neko, ederki asko bazekiken arek, Jainkoak ez bazuan mirariren bat egiten, an etzegola zer iku– sirik. Nik ala sinistu nin beñipin. Ai! Albiste negargarria uan uraxe! Garai aietan gaitz bildur– garr1a baizan orí. Bederatziurrena igaro arte, atzera-aurrera noiz egingo jendearen larria! Gaur, garaiz arrapatu ezkero, laxter mozten ditek. Or– duan etzioken ezertxo ere, oni bidea galeraziko zionik. Nere buruari igertzen nioken gaitza be– raka asi zala; arindu zala nere ondoeza. Seme– engatik ere orixe entzuten nin: danak arintzen ari zirala. Baña zorrotz agindu ziguken sendagi– lleak, arek esan arte ez jeikitzeko. Danak ez ituan berri txarrak; baña bestea? Berriz ere etorri uan sendagillea. Etzeukaken ark ere lanaren paltik. Bat ez besteak onera eman gendula esanaz: - Etzaitut iruzurtu nai, Joxe! Ongi eza– gutzen zaitudala uste det! Beti biotz zabaleko kristaua izan zeran ezkero, okerrena pentsatuz obe dezu Jainkoaren borondatera makurtu! - Orren gaizki al dago? -esan nioken. - Gure jakinduriak eta gaurko aurrerape- nak ez daukate zer egiñik. Bizirik ateratzea, Jainkoaren mirari aundi bat izango litzake. Eta ixilik aldegin zin. Sendagilleak, asko ikusi ta biotz-gogortzen dirala ziotek; baña Don Leandro Aizpurua'ren 173
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz