BCCCAP00000000000000000001805

aietan antolatuak; batzuak negarrez, danak goi– bel ta triste. Laguntza bear, eta ezin eraman, borondate-paltik ez geneukaken baña. Okerrena ama zegola jakiteko, ez nin sendagilleak esan bearrik; oraindik aul xamarra baizegon, eta illa– beteko aurra, berekin ura ere, gripek arrapa– tuta. Gero erreta il zan seme Saturninok, amai– ka lan egin zin; baña etzioken artara irauterik. Orduan azaldu itun ainbeste mesere egin ziguten andrearen anaiak eta beren ama. Andik laxter etorri uan sendagillea ere. Lenbizian neri etzidateken ezer esan; gaizki xamar bainengon ni ere. Alare, laxter antz eman nioken, danak etzutela onera eman. Ixilkako alkar-izketa geiegi somatzen nin an. Emaztearen bildurra neuka– ken; ura bakarrik zioken aul xamar gure etxean. Uste gaberen batean norbait oztutzen ez bazan beñipin, banekiken besteak gaitza burutuko zu– tela. Goizean etorri uan sendagillea, arratsaldean ere bai, beti amarengana. Amona ta koñaduak triste somatzen nizkin. Egun ta gau guzian etzi– teken emaztea bakarrik utzi. Ni ezin niñun za– lantza gaizto artan bizi. Urrengo goizean, etorri uan berriz ere sendagillea. Banaka-banaka danak ikusiz, neregana etorri zanean, ala esan zidaken: - Seme guziak eta zuk onera eman dezute. Kontu piska bat edukitzen badezute, egun batzu– ren gorabera da. - Eta Maria nola <lago? -urduri asko gal– detu nioken. - Atzo oraindik ez nun ongi ezagutu; baña gaur bai. Maria gaizki daga. Pulmoniak arrapa- 172

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz