BCCCAP00000000000000000001805

Bete-betean arrapatu zin Donostia. Gaurko laurdena etzalarik, amalautaraño ildako egunak bai ornen itun. Inguru oetako erri koskorrak ere laxter menderatu zizkin. Cure baserri kaxkar au ere urruti •zegok, mendi zakar oen erdian ba– bestua. Gaitz ari ataka jarriko zionik ez izaki ordea. Mendi zakar oei eraginda, sartu uan gure etxean ere. ltz gutxitan kontatu nai nikek; oroitze utsak gaur oraindik illuntzen baizidak biotza eta negar– -malko ixillak banaka-banaka asten baizaizkidak. Larogei ta lau urte ontan jarioan daukadan itu– rri au, oraindik ez dek agortu. Eriotzak agor– tuko al dik! Otsailla aurrera samartua uan. Semeetako bat, etzekit zein, buruko miñak zegola ta goiti– ka ta negarrez somatu nin. Amak eraman zin oiera. Emazteari ala esan nioken: - Etorri zaigu bildur gendun erasoa. Gaitz au bein sartu dan ezkero, danok igurtzi arte ez da aterako. Nik, garbi esan, ez neukaken gaitz aren bil– durrik. Asteren bat gaiztoa pasa bearko gendula, ori bai; baña nik zer pentsatu bear nin, egin zuana eginta aldegingo zunik? Urrengo goizean, ez giñun erdiak ere jeiki– tzeko gauza. Ama ta ni ere joak geundeken. Ondoren, banaka-banaka, seme bat ez besteak, danak oieratu itun; au gerora ere etzin arrapa- • tu. Gurasuok zortzi semerekin gaixo geundeken. Egoera negargarria uan uraxe ! Zortzi seme gazte, aurrak batzuak oraindik, sukarrez gori, binaka ta irunaka, al zuten moduan, gela kaskar 171

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz