BCCCAP00000000000000000001805

katu itun. Gazteena, jaio berria; aren aurrekoak, ordea, iru urte beteak zizkin; amaren magaletik aterea, txutik ikasia. Amarentzat batez ere lan gaitza zeukatela, etzeok ukatzerik. Okerrenetik pasia alare. Amak nai zuanean beñepin, ederki egiten zizkioken semerik zarrenak Donosti'ko lanak. Gurasuok, berriz, osasuntsu ta sasoikoak. Etorkizun on baten itxaropenetan bizitzeko arra– zoirik ez ote genun ba? Etziguken, ordea, Jain– koak bizitza ontako atsedenik eman nai. Guda bera baño ere, ondorena txartagoa da– la ziotek. Enikek ezetzik esango. Bere zipriztin gaiztoak arrapatu gaitziken gu ere. Berdun'go alkar-iltze ikaragarri artan, eun millakak egon zirala lurpetu edo erre gabe, gorputz illak us– teltzen; eta eguzkia estaltzerañoko euli ta eltxo zikiñak, pillakak, gorputz ustel aietatik sortu ta egatu zirala; gaitz kutsakor ura aiek sortu zu– tela, askotan entzun izan dit. Dana dala, negar ugari zabaldu zin lurbira zabalean. Balak baño urrutirago ta txorrotxagoak sartu itun; iñor oar– tu gabe egiten ziteken lana. Gosez ta miseriz zapaldua zioken Europa. Oraindik bere malkoak txukatu gabeak. Baña ez uan ori okerrena: egundoko izurritea, gripe deritzaion gaitz ori zebilleken bazterrik-bazter, Europa guziko nagusi. Kolerako urte aietan baño geiago iltzen zala-ta, larri zebilleken jendea. Za– rrak, aulak eta lendik beste gaitzen batek ukui– tuak, arruntean zeramazkin otsarekin sartu uan Euskalerrira. Lau urteko gudate zakar arek baño askoz geiago garbitu ornen zin gaitz orretxek ba– karrik; tiro ta kañonazorik gabe gañera. 170

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz