BCCCAP00000000000000000001805
rapenik gabe lan bikain askoak egin zizkigu– tela; sendi zoragarriak azi ere bai iskanbilla aun– dirik gabe; iritxi ziran lekuan beren bertso ta ateraldiekin, umore on ugari zabalduaz gañera. Orixe azaldu-erazi nai nuke: zartzaroan, inda– rrak aitu ta bat auldu danean, eskaxa dala-ta zokoraztea errez da. Begiratu zorrotz bat egin zidan, ondoren esanaz: - Ni zirikatzera al ator? Liburutxoak egin ta salduz txanpona poliki ateratzen dekala en– tzun dit, bai. Olako doairik etzeukat nik; ez bainuan idazten ere ikasi. Semeak bai; nik as– matutako bertso-mordoska polita jarri zidaken paperean; aiek ere, zoritxarrez, leioan zeuden lekutik aizeak eramanta, beien azpiak egiteko izan itun. Eskatzen didaken au iñoren onerako bada, bijoa. Ai, baña errukarri aut. Aiton gizajo onen bizkar jolas ta par egin-araziz txanponak ira– bazi nai badituk, ar biurtuko al zaizkik danak! Jakiñaren gañean jartzen aut, gañera, nere bu– rutik ateratzen diran bertsorik gaiztoenak ire– tzat izango dirala. Ni il da gero argitaratuko bauke, berriz -diruarengatik orixe ere egingo genikek euskaldunok-, semeak or geratuko zaizkidak; zeñek ortzak erakutsi, etzaik paltako. Urtetxo batzutan bizi al gaituk izan ere. Lanpetik burua ezin jasorik dabillen baserritar gizajoa, euskaldun garbia dalako, danen jostallu ta parregarri or dabilkizute. Persona ez balitz bezela edozer biurrikeri egin ondoren, eraman aundíkoa dalako, «¡Es casero/» esanta egiña 17
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz