BCCCAP00000000000000000001805

bestexe lan egiten zula. Amairu urtetarako laian ta segan ikustekoa uan ura. Ez genin ezer askorik alperrik ondatzen. Sei semek soñeko berarekin egin ziteken Jaun-artze nagusia. Ortantxe bezela, beste gauzetan ere, garbi esatea ez nauk lotsatuko. Eguneroko zo– rrak ordaintzeko dirurik ez genin izaten; asko– tan gauzak zorretan etortzen itun. Bei edo txe– korren bat saltzean, ordurartekoak ordaindu eta berriro zorrak egiten asten giñun. Aldakone'ko Benita dendari zanak amaika pazientzi bear zin. Lau urte luze aietan alkar iltzen jardun zi– ranak, noizbait aspertu itun. lrabazlea ere, ur– tetarako lur jota geratu uan. Alkar-iltze negar– garri ura bukatu ondoren, jaio uan bederatziga– rren ta azkeneko semea; onen aurrekoak iru urte bazizkin ordurako. Ume-sail ura jolas ta iskanbilletan entzunik, amaika aldiz esan nioken: - Orra or gure aberastasuna, gure kapita– la! Oraindik ematen ez bada asi ere, laxter asiko da! Egun erosoagoak badatozkigu, Maria! Neke– rik gaiztoenak joan zaizkigula uste det! Gazte– sall onek, aurki, baserri ontako lanak asteko ere ez ditu! Semerik zarrena asia uan Donosti'ko joan etorriak egiten. Amak, nai zuenean etxean ge– ratu ta atseden, etzeukaken aukera txarra. Sendi beartsu baterako, ainbeste ume aurre– ra ateratzeak, bere istilluak badizkik. Baña aiek osasuntsu gora-beraka ikusteak zekarkigun atse– giñak, etzeukaken neurririk. Ume gabeko etxea tristea dek benetan! Erruki dizkit! 167

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz