BCCCAP00000000000000000001805
ñez betetzen uan nere biotza; gure neke, lan ta eziñak aztutzen zaizkidaken orduan. Aintzak, aunditasunak, diruak eta lurreko atsegin ustelak, zertarako dituk ere buruaren– tzat bakarrik izatezkeroz, oiekin ire inguruan bizi diranak ez badituk zoriontzen? Ere barrun– go geiegi orí nora zabaldurik ez badaukak? Se– meak pozez, gurasoak alai ikusita; gurasoak ere pozez sémeak alai ikusita. Gure mixeri gorri ta neke guzien artean, amaika aberats ta zaldun baño zoriontsuagoak bizi giñun. Biotza gorrotoz, ezin-ikusiz eta beldurrez betea daukanari, diru ta aginteak etziotek poz aundirik emango. Semeak, ikastera joateko urteetara iritxi zi– ranean, Tolareberri'ko ondoan Errenderi'ko uda– letxeak badik baserritarrentzat jasotako ikastetxe bat, eta araxe asi-erazi genizkin. Neska euskal– dun bat ziteken erakasle, maistra; eta buru argi xamarreko mutillak nola baiziran, bereala ikasi zizkiteken irakurtzen, idazten eta kontuetan ere bai poliki, beren izkuntzan itz egiten baizien. Gu baño aurreratuxeagoak nai nizkin semeak. Lotsagarri bizitzeko, aski gaituk gu; ez bainun nere izena jartzen ere ikasi. Amaika paper garbi borroi zikiñez beztuta utzi dizkit. Beatz aundi onek izketan baleki... Iñondik eskutitzen bat bazetorren edo egin bear bagendun, auzoko ateak jo bear edo erriko bikarioarengana joan bear. Sendi baterako lotsagarriagorik bai al dek? Itaurrean edo beste edozer lanetan asteko moduan koskortu ziranean, ez giñun asarte. Za– rrenak J aun-artze nagusia egin zunean eta nola baizan gazterik azia, bereala jarri uan nik ain- 166
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz