BCCCAP00000000000000000001805

Epela sartu ziguk. Ez nin askorik pentsatzen garai artan, guda gaizto aren ondorenean, biotz auldu ontara betiko negarrik sartuko zanik. Su– pritzea zer dan ederki ikasita joango nauk mun– du ontatik. Bitartean, gure aldamenean, aurrak koskor– tzen ari itun. Basakatua bezin zauli, erdi larru– -bixirik, aurrean arrapatzen zutena janaz, osa– suna gañezka, otz-beroen kezka aundirik ga– be. lnguru oetako perretxikorik geienak oien– tzat izaten itun. Beren tiragoma, aballa, tikili– takulo; sasi-bazter guzietan txolarteak jarri; ar– kaitz oetan ez uan pagauso, uxapal, zapelaitz, ollagorrik ere, aiek ikusi gabe geratuko. Emen– go zugaitz aundi, arri-tontor, tarteka, bidetxigor, artzulo danak, beren izenez zekizkiteken gañe– ra. Lanean ari giñan tokira bi edo iru etorriko itun ta: Aita, patatetako txuloan pagausoa gera– tu da! Ez dudik txikienik eduki pagausoa izango zala. Beren egajean txuxen asko ezagutzen ziz– kiteken. Eskopetarekin ikusten baniñuten, toki– rik erosoenetan jarriko itun. Eizak mendiari era– giten bazion, galdutzat jotzen genin. Beste ga– ñerakoan, aiek ikusi gabe, ez uan iñon erori edo geratuko. Baita nongo arkaitzen ondoan edo zugaitzetan geratu zan txuxen asko igerri ere, bere izen ta guzi gañera. Txakurrik onena be– zela, pausorik utsegin gabe joango itun erori zan lekura. Erdi jantzirik otz edo bero, pozez gañezka, osasunez beteak nere inguruan ikusirik, atsegi- 165

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz