BCCCAP00000000000000000001805

aoan artu ta ura txakurren ortza-zuloetara ixu– riz, garaiz etortzen baziran beintzat, danak sen– datzen ornen ziz,kin. Nere zazpigarrena ere se– mea uan, baña besteak bezelakoxea ura ere; etzin ezeren apartekorik. Oraindik ongi gogoan zeukat, Altza'ko sen– dagillea etorri zan batean -ura, etorri ezkero, ez uan gure etxetik sagardorik edan gabe joan– go-- nola esan zigun, gure aurrean jolasean ze– billen sallari begiratuz: - Ai, Joxe! Gu oraindik lasai bizi gera. Europa erdi alde ortan ez dute ori esango. As– paldi ontan zipoka ta desapioka zebiltzanak, lotu dira. Asi dute anaiak alkar-iltze negargarri ori. Amaikatxok ankaz aurrera joan bear du. Auxe gizonak pakean ezin konpondua! Ura ere gudaren etsai amorratua baitzan. - Oneraño ez al dira etorriko noski! -erantzun nioken. - Ori ez da asmatzen errexa, Joxe. Zure semeen kinta-urteetarako bukatuko al da! Au– rrerapen aundiak dituzte gaur. Dabiltzan lekutik urrutira ere, kalte aundiak egitea baleike -esan– ta, joan uan emendik. Gezur aundirik etzin esan. Bazter guziak on– datuz, gudaren irabaztunak ere goi-beak jota geratu itun. Nik gudate orri jarritako bertsoak nunbaiten badituk. Amabi bertso dirala uste dit. Beti aurrera, Prantzia aixa bilduko zula uste bai– nun eta alemanaren alde egin nizkin. Ez nin as– matu; danontzako abe gañera. Lur guziari buelta eman arte ez baizan geratuko. Orduan alde ni– ñun; gaur ezin nezakek beste ainbesterik esan. 164

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz