BCCCAP00000000000000000001805

aurrak bakarrik ezin utzi, eta etxeko ta kanpoko lanak, biziko bagiñan, egin bearrak zeudeken. la urte guzian sagardoa salgai, berriz. Amonak, emaztearen amak, oraindik sasoiko, aldi luzeak botatzen zizkin gure etxean. Orduan bai ederki. Ura palta zanean, ordea, eguarte geiena aur-kon– tu galdu bear nik. Etxe ondotik urrutiratze– rik ez. Amabi kilometroko atzera-aurrera eginta ler egiña etxera biltzean, sukaldea bete ume, danak bere zai, erdi larru bixirik, batzuek zikinduak, eta bazkaria jarri bearra. Eltzekai puska bat no– la edo ala egosten nin nik; besterik ez. Aurrak garbitu, jantzi, bularra eman, bazkaria jarri; atsedena merezi zuan amak, naiko lana bazeu– kaken. Arratsaldean etxea txukundu, aurren go– raberak egin, eta zelaira gero, neri laguntzera. Bereak eta bost pasia uan, bai, andre gaxoa. Gizonezkoei ez galdetu; oiek lan ori zer dan etzekitek. Alargundu nintzan arte, nik ere ez nin ikasi. Maitasunak egiten ditun lanak. Ezkontzea ez dek txorakeria. Mundu ontan batek artu le– zaken gurutzerik astunena bai. Olako aur-salla aurrera ateratzea lan nekosua dek, motellak. Orí, aparteko osasuna gendularik. Bestela, gureak egin zin. Ama, xarra ta baldarra zioken; baña aren paltak utsun ederra utzi zin gure etxean. Guk lan egin bear izaten genin, eta bein etzekit izugarria nola etzitzaigun gertatu. Etxe aurrean, beieri edan-azteko putzu-zulo bat bage– nin; aundiegia, ainbeste ume txiki zeuden leku– rako. Aurrak zer diran badakik. Asarretuta edo jolasean, an erori itun bi urera. Andik alde xa- 162

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz