BCCCAP00000000000000000001805

NEKEPEAN Nere azkeneko arreba ere ezkondu uan. Alare, ama xarrari eskerrak, or nunbait antola– tzen giñun. Amak ederki egiten baizitun etxeko lanak; aurrak zaindu ere bai. Izan ere ain goxo ta ume-zalea al uan ura! Emazteak, Donosti'ra– ko joan-etorria egiten zunean, arratsaldean edo– zer lanetarako beta izaten zin; eta nik ere morroi erdi txoro bat banin. Nerekin hatera, berebizi– ko lanak egingo zizkin; bakarrik utzi ezkero, berriz, xoxo bat kantari nabaitzea aski zin, or– dutan bere arixe begira egoteko. Aziendak zai– tzeko, berriz, besterik ikusi ez detan bezelakoa uan, asko maite baizitun. Lanpean, ukatzerik etzegok, baña iñun zo– rrik utzi gabe, poliki antolatzen giñun. Gure ka– bia betetzen ari uan, berriz. Urrengo iru urte– etan, besté iru anka-gorri jaio itun gure etxean. Orí zer dan badakik? Lau urteren buruko, lau seme. Okerrena, berriz, laugarrena jaio ondo– ren, beren amona il zitzaiela. Orduan geratu gi– ñun gorri, orduan! Amak Donosti'ra joan bear, 161

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz