BCCCAP00000000000000000001805

nai uke, bada? Olakoxeak egin gaitzik Jainkoak, eta ni beti umore onaren aldekoa nauk. Nega– rrez ere aspertuxea bainago. Gero, serio jarriz, sega bere eskuetan ar– tuta, jarraitu zuan izketan: - Oraingo zenbait gaztek etzekit, motel, kortsea daramaten eta burruntziren bat irentsi duten. Ezin ditek gerririk biguindu; segarako, berriz, biguindu bearra zegok. Arraizten ere iñork etziek erakutsi; berak ikasteko algorik ez ditek izan, berriz. Asi orduko, zizel-muturra zirudik oien segaren aoak. Pikatzeko aitzakitan, itzalera gero. Orduak eta orduak pikaldi bate– kin irauteko, onak zeudek oiek. Asieran bai: bazirudik belaze guzia gosaltzeko ere ez dutela. Ordu erdirako, tomatea baño gorriago jarriko zaizkiguk, eta kitto. Ankapetik ezin kendu. Akulluarekin zirikatuta ere, ez litekek pauso– rik emango. Basakarana bezin beltz-berde izan– go nauk ni; baña oiek ez bezelako iraupena zeukat. Tabernan arronkak jotzea balitz, orduan bai: ni bezelako amar ikusteko ere ez lizkitekek. Lanak erakusten, ordea, nor nor geran! Xen– tero! Garai batean arrapatu bear nik oiek au– rrean! Ankak moztuko ez banizkioten, atzera pasa bearko ziteken, bai; aguro asko gañera. Oiek esango zigutek gero arpegira guri, lengo zarrak lanean ezkenikigula. Gaur bertan ere, ne– re aurrean arrapatuko banitu, bateonbatzuk gaiz– ki ibilli bearko litekek. - Bejondeizula, Joxe! Zedorrek aurrea artu didazu; orixe galdetu nai nizun: lengo zarrak gaurko gazteak aña bazirala, eta oraingo aurre- 16

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz