BCCCAP00000000000000000001805
orri laguntzeko, zer bazkari-modu ez ote den egi– ten? Bikaña edukiko aunagu orrela! Nere illa– beteko sardin zarrak ez diten gosari orrenik ba– lio! Agon, agon! Arratsean ikusiko diñagu! -esanta, joan zan lanera. Arratsean, aulduta sukaldera zaneko, betiko arrera maitetsua egin zion; sardin zar bat beste– rik ez ordea apari. Bere ura jan ta ur presko txurrupa bat egin zuanean: - Aizu, Joxepa: apari eder onen ondorean umoreko nago, eta kantatu egin bear degu! - Bai, zereko kantatu! Orixe bear nuke orain! Ez daukazu nere buruko miñik! - Nik kantatzen detana, kantatu zuk ere! Bereala bukatuko degu! Ikusiko dezu buruko miñak ere nola joango zaizkizun! - Bueno, bueno! Kanta zagun, ba! - Surtan arto beroa! -gizonak. - Surtan arto beroa! ~andreak. Botilla ardoa galanta! -gizonak. Botilla ardoa galanta! -andreak. Arrautza-tortilla aundia! -gizonak. Arrautza-tortilla aundia! -andreak. Ni ukullu-zulotik begira! -gizonak. Au kantatzeko barrenik etzun izan andreak. Lotsaz ta bildurrez, gorri-gorri egiña, ixilik ge– ratu zan. Ondoren gertatu zana ez dago zertan kontaturik. Buruko miñak ere oso gutxitan iza– ten ornen zitun andik aurrera. Bukatu nuneko, gazteak algara bizian así itun; zarrak, berriz, oso kopet illuna jarri zida– teken. Bai, sardin zar batekin pasatzeko ona 158
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz