BCCCAP00000000000000000001805

- Aizu! Aizu! Zorrak noiz ordaindu bear dituzu? - Zorrak? Zereko zorrak? Ala jainkia! Au ere badek orratik! Iru sardin zar egun guzirako mantenua, ta bazter guzietan zorrak? Ezta urrez– koak balira ere! Bere andrea, orí bai, bikaña zegon; baña arek etzun jaten ere ordea, iñoren aurrean be– ñepin. Zerbait jateko agintzen zionean: - Zereko jan? Buruko miñak nago ordea! Erdi negarrez, orí zan bere betiko erantzuna. ~ Nere emaztea etzebillek pin! Beti buru- ko miñak; ezer jan ez, eta alako andre bikaña? Eun kilotik gora izango zan noski. Gizonak galdu alean, andreak irabazten zuan. - Gure etxean orixe dek lanik egin ez eta dana zurrupatzen duan beatz !odia! Billaukeri– ren bat bazegok emen! Eta goiz batean, lanera zijoan aitzakitan, ukullu-txulotik zeleta egin zion. Andik amar mi– nutu baño len, Jaungoiko maitea! Zer zan ura? Sukalde-mai-gain artan zer ikusten zuten bere be– giak? Egia ote zan edo ametsetan ote zebillen? Txerri goseak ezkurra amets, alegia. Pitxar bat ardo atera zun mai gañera, eta arra bete luzeko lukainka-muturrak tartean zi– tun arrautza-tortilla; kilo ta geiagoko arto beroa, berriz, su gañean. Lanerako estuasun aundirik gabe, patxara ederrean, sartu zitun gilbor aun– di artara danak, katuarentzat papurrik ere utzi gabe mai gañean. Bapo gosaldu zunean, ontziak garbitzea gerorako utzi ta lotara. - Arrainuan atsoa, etzegon gaizki! Gosari 157

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz