BCCCAP00000000000000000001805
danak itzegin ta entzun zezaten, txandaka kon– tu-kontari así itun. Ni arrunt betiko nazkatu nioteken. Barka zaidak, Ataño: aiek orduan esan zituztenak be– rritzerik, barruak etzidak agintzen. Zarrak eta okerrenak. Gizonen aldekorik etziteken bat bakarrik ere kontatu noski. Ederrak aditu nizkin. Alako arra– tsalderik... Ez uan bereala bukatzekoa. Odolak irakiten, gorri-gorri egiñak, beren zer esanak aitu zituztenean, neri eraso zidateken: Zuk ez al daukazu ezer kontatzekorik, Joxe? Zuek danak gizon larrutzen jardun ze– raten ezkero, nik alde ateta bearko! -esanta, au kontatu nieken: - Gizona oso goiz lanera ateratzen zan, eta egun guziko mantenua, sardin zar pare bat bes– terik etzion jartzen andreak. Olio ta ardorik, ezta usai egiteko ere. Ezkondu ziranean gizon bikaña zan; orduan exur ta larru besterik etzan. Galtz-ipurdiak belaun-txokoraño erori zitzaizkion gizarajoari. Sardin zarrak zapaltzeko, lantegi on– doan zegoan iturritxo batetik edaten zuan. Ar– tatik bai, aukera zeukan. Illunabarrean, txutikan doi-doi etxera zane– ko, eundoko ongi-etorria eta maitasun-itxurak egiten zizkion andreak; apari kaskarra ordea: beste sardin zar bat legor-legorra eta ur preskoa edari. Barau oek danak egiñagatik, kalera jetxi orduko, deuda ta tabernetako atso guziak an zi– tun atzetik ojuka: 156
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz