BCCCAP00000000000000000001805

- Txokolatea egiten erakutsi bear dion! Meegi egin din, aukeran! Ja, jai, jai! Lodixeago eginta patarrarekin bultza nai al dion? Txokolate onek etzeukan ezeren aitzakirik! Egunero olakoxea balitxion! Aizan, Mañontzi: mingain orri galga pix– ka bat eman akion! Ezpaizain patarrik gustatzen iri! Guk edango degun bildurrak al agon? Gaur– ko danontzat naikoa badiñagu! Patar-botil bat ustu ziteken; bigarrena ere beraka zieken. Ateta nieken bigarren txokolatea ere maiera. Batek iii-iji! atrixe-doministikua egin zin; beste batek ere bai ondoren. Katu-erdian zeudeken geienak, bero-bero jarriak, alkarri txan– da utzi nai ezik. Patar-botillak bera-alean, is– kanbilla gota. Ango zalaparta! - Auxe ere bada, Joxe! Sukalde au luxa ta luxa ari da noski. Indar geiegikoa dezu patar au! - Bejondeñela! Amar kopaxkatik gora pa– sia aunagu onuzkero-ta! - Aizan, Maria: Mutua artu al unan sena– rra? Algara goxoa lasai egiten din; baña etzio– nat oraindik itzik entzun! Esan bazun, esan zin! Danak hatera eraso zidateken. Amaika bertso kantatu bear izan nin, baña aiek etzeudeken bertsoak entzuteko gaiean, ezta alderatzekorik ere. Inguruko ezkondu ta ezkongai, mutil ta nes– kazar, danak larrutu zizkiteken arratsalde artan. Danak itzegin ta iñork entzun ez ari zirala, orain– dik ongi zeudenak baitun tartean; aien esanera, 155

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz