BCCCAP00000000000000000001805
etxean genitun aulkirik dotoreenak; mai gañeko zapi berriak eta bai al zekit nik beste zenbat traste? Geron pixarretik al gendun guzia beñe– pin, ikusi-mukusin zetozen mingain txorrotxak zer ebakirik eduki etzezaten. Arríoan ekarri zi– tuzten katillotxorik politenak eta beste gañera– ko bear ziran puskak jarri genitunean, txokolate ta patar goxoa erosten ez ibiltzeko, ortatik zeto– zenak naikoa ekarriko zutela-ta. Irítxi uan zoritxarreko arratsalde uta. Bana– ka-banaka así ítun etortzen. Batek txokolatea, besteak patarra, aurraren píxoíalak, bakoitzak al zuena, ez uan iñor ere esku utsík etorri. Zarrak, bitartekoak, gazte xamarrak ere bai. Le– poraño bete uan gure sukaldea. Aietan ere, ba– tzuak mazalak itun; ona ta ongí zegoken aíentzat dana. Azerí xamarrak ere baítun tartean, alkarri keñu bíurriak egíñaz somatu nízkin izketan: - Auxe den sukalde txukun ta apaña! Ederki antolatua zegon! Besteak, malezizko irriparrez, laxter erantzun zioken: - Bai, arríoko gauza pixarrak! Bizi bagai– tun, emendík urte batzutara itzegingo diñagu! Txokolatea egín nieken, eta, artu zutenean, laxter así itun adarra jotzen. Ezkondutako an– dreak baño adar-jotzalle oberik ez dek arkituko lurraren gañean. Batek kiñu, besteak atximur: - Aizan, Maria: edorri polita aizenik, ez di– ñagu ukatuko! Baña bai al dakin senarra palita aukeratu dekanala? - Bere begi beltz oiekin idixko pixkorra zirudin! -besteak. 154
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz