BCCCAP00000000000000000001805

ATSOLORRA Lenbiziko anka-gorria etorri uan mundura, mutilla bera, ondoren etorko ziran beste zortziak bezela. Nere aitajaun ta amandrea zizkin berak ere, eta Juan Jose jarri zioteken izena. Andik berrogei egunera, elizako sarrera esaten zaion oitura izaten baita, arratsaldean, berriz, auzoko .mdreak amaren sukaldean billera egiten ziteken. Gure aieka oetan etzioteken oso izen goxoa ja– rri: Atsolorra. Akelarre emango niokek nik. Eguartean ala esan zidaken amak: - Aizak, Joxe: badakik noski zer egun de– gun gaur? Arratsalde ontan, inguru oetako an– dreak sukalde ontan egingo ditek beren billera; ire emazteak ere bai. Aurraren aitak serbitzeko oitura dek, berriz. Ez dek lan izugarria: txoko– latea ta patar goxoa; ori dek usarioa. Sukaldea txukundu genin, al gendun mo– duan, zer ikusi ere asko etortzen baiziran, bes– teren etxeko zatar zarrak aidatzeko asmoan. Apa– letan paper berri zintzilikarioz apainduak eta 153

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz