BCCCAP00000000000000000001805
koak baño oparoagoak itun. Aiek itun emaku– meak! Gaurko gazteak, beren takoi txorrotxen gañean jetxiko al itukek? Txurnioak estrokatuta or geratuko ituke bidean. Aien beatz-muturrik ez uke sartuko gaurko zenbaiten oñetakoan. Oraingo nekeak izutzen gaitzik. Aren on– doan, jolas bat besterik ez dek gaurkoa. Erostu– nak berak zetozek askotan etxera. Aldapa oetan gora igo diran sardin zar ta bakalluak pilla ba– tean baleude... Iñorentzat zerurik izatezkeroz, andre gaxo aiek merezi ditek. Gure etxean ere emakume berria bazala ba– zekiteken Donosti aldera zijoazenak, eta lendik geienen ezaguna gañera. Andre-mordoska iztun ura goiko bidera zaneko, «Mariaaaa... ! » dultzi– ñaren antzeko irrintzi me luze bat entzun genio, eta bere astotxoarekin atera uan etxetik aien sa– liera. Aien ongi-etorria! Nastutako olio-salla zi– rudiken, danak hatera itz egiten baizuten. Joan itun. Lenbizitik asarte xamar bazebillen ere, be– reala jarri uan; eta, bakarrik ez ibiltzezkeroz, jarri bearko. Beren gona gorriak erakutsiaz, onak itun aiek! Eguneroko ibilli artan, bazekit, bai, ingu– ru artako gizon-emakumeak larrutzen zituztela. Beren arteko gora-berak lotsa aundi gabe kon– tatu ere bai alkarri. Danak ur ortan pasiak baizi– ran; tartean ezkongabekorik bazeramaten, erru– karri gaxoa! Garai aiek, joateko obeak itun eta bukatu itun betiko. Gaur aixago bizi dek ne– kazaria, batez ere emakumea. 152
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz