BCCCAP00000000000000000001805

geratu uan. Emakume-sail au irixten zanean, zaz– pi bat urteko arreba txikiak aterako zin goiko bidera. Aur egin berri xamarrak izango itun sallean; aietako batek, lasai enbor gañean exeri eta bularra ematen zioken egunero. Bere semea– ri bezela, musu bero bat eman ta bialiko zin etxera. Olakoxeak itun orduko andreak. Orko joan-etorriaren ondoren, arratsaldean jai izan balute, or nunbait. Beirok! Amabiak alde ortan etorriko itun. Etxera inguratu orduko, zai zeuzkan aurrak; nabaitzen ziteken eta laxterka an aterako zaizkioken danak, al zuanak al zuan bezela. Danentzat ekartzen ziteken zerbait, ba– koitzari bere gustokoena. Daneiri musu bana emanaz, bati mukiak zintzatu, besteari arpegia garbitu edo espartziñak lotu. Txikiena besoan artuko zin:, eta, kolka bere txito-sallarekin be– zela, sartuko itun etxera. Atseden-puska bat ar– tzeko alibio ederra. Nik olaxe ezagutu nin nere ama, eta nere semeak olaxe ezagutu ditek be– rena. Arratsalde guzian ementxe ariko itun arras– taka, eta ari bearko, etxea bete aur baizeukaten askok eta lanak egiteko gaur bezelako aurrera– penik ez. Ainbeste neke zertarako? Doi-doi bizi– tzeko besterik ez. Aurreratzen zuten pixarra, nagusiarentzat; berak, atzo bezin beartsu gaur ta biar. Ezeren errenkurik gabe, zetorrenarieldu eta aurrera. Mendiko itzaldi artan ongi gogoan zeuzkaken, bai, oek Jesukristok: Zorionekoak beartsuak... Beartsuagorik bai al uan? Aiek etzioteken ezeren atsegiñik beren buruari opa. Eman, orí bai; eskuak betean zutenetik. Gaur- 151

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz