BCCCAP00000000000000000001805
zortzi-amar kilometro bidean ia. Putzuren batean oñak garbitu, oñetakoak jantzi, oraindik jendea lotan zegola sartzen itun kalera. Bazter batean astoa lotu; txantxilla ta marmita eskuan, bizi– tzaz-bizitza, artzallerik-artzalle, esne saltzen. Emendik araño joanta, askotan ate ondoan, aiek jeiki-zai. Espartziñak txiñalka, erdi jantzian, orraztu ere gabeak, muturje asarrean, bateonbat azalduko uan noizbait, goizegi zebillela-ta erren– kuraka. Oiek guziak eginta, urteko esneak ezin kobraturik askotan. Errenkura gutxi egingo zi– dateken neri ; bestela, bateonbati marmita esnea burutik bera joango zaioken. Gero, Aldakoneko dendan, bear zituzten trasteak artu; amaiketako– -legeren bat egin, erditan baraurik joaten baizi– ran. Zer artuko ziteken an? Ezer askorik ez. Ba– tean jetxi ziranak, banaka-banaka aldapa gora etxera etorriko itun gero. Egunero ogei kilome– troren joan-etorria egiten zutenak baitun. Gure etxetik zijoanak ere, gutxienez amabiren joan– -etorria bazeukaken. Dana oñez, erditan lokatzez zikinduak, busti-bustiak noiznai, udara ta negu, urteetan, ia egunik utsegin gabe . Andre gaxoak! Urrutieneko baserriko an– dreak artuko zin urrengoa, eta banaka-banaka, gure etxera orduko, mordoska polita osatzen zi– teken. Goizean, bostak baño len, parol-argira Berrazpin'en bera jexten ikusten genizkin. Gure etxe patera irixtean, goiko bidetik irrintzi me luze bat egingo zin aietakoren batek. Emengoa sallean artu ta aurrera. Arrera alai askoa egingo zioteken. Nere anai Juan Kruz, jaio berria, umezurtz 150
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz