BCCCAP00000000000000000001805
aren ibillera ta imintzioak amalau urteko gazte batenak ziruditen. Olakoxea da Joxe bertsola– ria gorputzez; lan au bukatzerako, zedorrek eza– gutuko dezu zenbaterañokoa zan espirituaz. Ubel batetik gerrian txintxilik zeukan sega– ·potoaren gañean jarri zuan sega, bi beatzekin aoa garbituz; arin-arin eragin ondoren, sartu zuan arraitza bere lekuan; orpoz bota zuan sega, altzairu-ots bizi bat beraizik ere atereaz, eta an asi zan, nere aurrean bertan, helar ebakitzen. Bide-puska batean jarrai ondoren, sega helar– pean sartuta utzirik, nere aldera itzuliz ala esan zidan: - Onenbeste urterekin orren zauli nago– nean, zer ote nintzan ni gaztetan? Eta, erdi parrez, erdi serio, bertso au kanta– tu zidan: Nere denboran egiña naiz ni majiña bat aztarrika, txiki xamarra izanagatik etzait palta indarrika; munduan bada larogei ta lau urtez gorako zarrika, desapiyua egiten diyet sega, bertso ta •korrika; nolanaikua etzan izango ni sortu niñun paurrika. Ni zer erantzun ez nekila ikusi nmunean, alai parrari eman zion bereala, berean jarraituz: - «Auxe dek aguretxoa! Zertaz ote dau– ka onek bere burua? » esango dek noski. Zer 15
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz