BCCCAP00000000000000000001805
bezela, amaren gonapetik ezin aterarik. Nor lo– tuagorik? Aurrak zaintzea bakarrik izan balu, or nonbait; eta beste gañerako lanak? Nik ez nizkin egingo. Nik ez .dit tajurik eduki etxe-la– netarako. Arropa garbitu ta konpondu, etxe ba– rruko garbitasuna, eguneroko jana; ez orí baka– rrik: etxeko akuri, ollo ta txerriak mantentzea berak egiten zin. Gero, sagardotegia. Eguneroko Donosti'rako joan-etorria. Gaurko egunean lan oek erreztu dituk; baña garai aietan dana eskuz ta oñez egin bearra zioken. Donosti'ko joan-eto– rriak etzizkin gutxiena naigabetzen gure andre gaxoak. Etxeko esne pixarrak eta tratu aleak saltze– ko, aiek ibiltzeh zituzten ixtilluak! Errenderi, Antxo, Altza etxe banaka batzuk besterik ez itun, eta kaleko sendi bakoitzak ortxe-ortxe be– rea sortzen zin garai artan. Orain, berriz, Do– nosti añekoak egin zaizkiguk kanpoko ta etxekoz inguru ontako erriak, eta baserri ale oetako esne ta tratu pixarrak arrapazka non saldurik ez dek palta. Errenderi goi ontako baserriko etxeko an– dreak, Donosti'ra joaten itun garai artan. Egu– raldi on ta txar, udara ta negu, beren astoak, emen belarrari ozka, an ote-puja bati punta ken– du, aurretik zituztela; berak berriz atzetik be– rriketan; batzuk buruan, besteak eskuan saski– txoak artu; arrautz aleren batzuk edo ollasko– -pareren batzuk beren aietan; sasoi ta osasun– tsuak baziran, oiñ-uts gorrian, beren oñetakoak saskian artuz; gañeko gana gerrira bilduz, arri zorrotz ta bide zakar oietan bera Donosti'raño, 149
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz