BCCCAP00000000000000000001805
Ezkontze,ra lotzen dan neska gazteak, biotza bear dik, ez nolanaikoa, pauso orí emateko. Ba– koitza zertarako egin dun, artarako doai bere– ziak ematen ornen zizkiok Jainkoak, eta ala izan– go dek. Nik ez nin nere emaztearen bizitzik bu– rutuko. Sei aur, zazpi urtez berakoak. Batek min artu zula, karraxika amarengana; bestea zi– kindu egin zala; bestea goseak zegola; oekin ari zan bitarte, seaskatik negarrez txikiena. Danak maitasunez artzen zizkin. Daneiri bear zutena eman ondoren, musu banarekin bialtzen zizkin; gero, lasterka, seaskan negarrez ari zanarengana. Ori, egunaren ordu guzietan; arratsean berdin. Askotan, begirik itxi gabe jeiki eta eguneroko lanari lotu bear; eta purrustadik txikienik ere ez, gaua ondatu zion aurrari. Semeak ez dik egundo ikasiko, amari zer zor dion. Ordaindu ezin lezaken zorra zeukak semeak amarekin. Al– deratzekorik ere ez nekiken nik, ama baten kal– barioa zenbaterañokoa zan; emazteak erakutsi zidak. Munduko urre guziengatik ezin leikek, amak seme-alabengatik egiten dunik egin. Mai– tasunean arkitu leizkek olako indarrak. Mando batek bezela lan egiten nin, askotan gabaz ere bai; jan da jantziko bagiñan, nai ta nai ezkoa. Baña nere atseden-orduak lasaiak itun. lgande-arratsaldeetan, nai banun kantina txikira joan edo lagun artean sagardotegian pasa, iñork etzidaken galeraziko. Andreak berak naiago iza– ten zin nik alako lasai-aldi batzuk artzea. Bera, berriz, nora joango uan? Bat seaskan utziko zin, karraxika asten zan arte; bestea besoan; beste iru edo lau, olio lokaren ondoan txita txikiak 148
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz