BCCCAP00000000000000000001805

DONOSTI'RA Emakumeengatik gaizki esaka leku askotan entzun izan dizkit. Oietan ere, jakiña, onak eta gaiztoak, danetik izango dituk. Baña, gaizki esa– ka, zikin oiek etzidatek beiñere onik egin. Ez– kondu ezkero, gizona baño askoz lotuago gera– tzen baita emakumea. Aur egin aurretik eta gero, emakumeak, gizonak ez dauzkan lotura asko zeuzkak, eta larriak. Umeen aziketa, jan eman ta aien garbitasuna ez dek txikienetakoa. Gizo– nak, ondoan bizi bada ere, urrutitik ikusten diz– kik gauz oek; bera aske nola baidagon, ezin ulertu besterenik. Etxe-txuloan lotuta bizi diran ama gaixoen aurka amaika ipui nazkagarri entzu– na niok. Etzeok eskubiderik ortarako. Berak ta– berna-zuloan erdi mozkorrak ajolik gabe gaizki esaka ari diran bitarte, etxe barruan bere umeen erdian lana galanki egiten dik arek. Lurrean dan lanik aspergarriena, ixil-ixilleko lana. Gaizki esa– ka ari dan gizona zikiñak ez badu jango, amaika atseden galdu bearrak zeuzkak ixillean ari dan arek. Maitasun ta errespeto geiago merezi ditek emakumeak. 147

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz