BCCCAP00000000000000000001805

aldera leiorik gabeak eta esiz egindako tabikak, berritzeko modurik ez baigendun, gurea ez uan gañera-ta. Kristaurik ezin ibilli zeizken bideak bere in– guruan. Etxe xar ortara ekarri nin alako uxoa. Tan– kera moduzko baserria zeukanak, beren bizi-po– za bazeukan an, eta ezkonberriak billa ibiltzen itun. Gaur, berriz, utzí ta danak kalera ziazik igesi, eta, kalean ere biziko badira, norbaitek egin bear. Paurriketako burnia janta ez gaituk biziko. Zer janik iñork ez badu sortzen, diruak alperrik dituk. Ezer ez genin aurreraturik; Jaunari eskerrak, zorrik ere ez. Baserri-zelaiak onak, baratzetarako batez ere, karaitz-lurrak baidira. Oetako baraz– kia xamurragoa dala ziotek. Emengo aza ta le– txu-buruak arrapazka saltzen ornen dituk. Baña ori dana, lan-toki bat besterik ez dek; ez berez ematen dun iturria. Ongi kopeteko izerdiz ken– tzen zaiok berea. Joka kentzen baizaio enborra– ri ezpala. Biziko bada, berea bear dik baserrita– rrak etxea. Larru gorrian asita, kabi kaskar ortan atera genin gure bizi-modua. Egon bear aundirik ez genin izaten; urtearen buruan sobratu askorik ere ez. Bizi giñala. 146

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz