BCCCAP00000000000000000001805

ollo, arratoi ta katuk beren hizia utzi zuten putzu-zuloa. Otsail batean, etzekit guri loa galerazteko inpernutik atereak edo zer ziran demoniñozko bi katar aiek, zeñek marraskarik gaiztoenak egin txandaka ta apustuan aritzen zirala zirudi– ken. Itxas-ontziak añako marraska luze batzuk egin ondoren, karraxika ta iskanbilletan zilipur– dika ta aztarrika batzuk egin ondoren, pozabera gañeko leiotik saltoan sarturik, beiak ere izutze– raño sekulako iraulka ta zalapartak ateratzen zizkiteken barruan. Kanpoko katua izaki nunbait nagusi. Arrats batean zabalik utzi nieken putzua, gaberoko joera bazuten bateonbatek an geratu bearko zula-ta. Eundoko ixkanbil, marraxka ta zaratak atera zizkiteken. Esnatu niñun; ez baizan arritzekoa. Alako batean, plast! plast!, bi katuen putzu-sa– rrerako otsa. Ezeren kinkiorik ere ez. Erori di– tuk! Ura nere poza! Badaezpada ere ez niñun jaiki, urrikaldu ta atera ez nitzan. Urrengo goi– zean, urez azi ta zato hetea hezela anpatuak, be– ren burruka ta aserreak aztuta, an zeudeken biak itoak. Beko leizera bota nizkin, bai, ta ai zer pakea utzi ziguten! Tellatua or nunbait zeukaken; itote gutxi izaten zin. Maizterrak giñun; alare, gure kontura ekarritako amaika gurdi tella berri badek nun– bait gain ortan. Errenta eta etxean gendun ka– poi-parerik ederrena artu ezkero, maizterren go– raberagatik nagusiari ajola gutxi. Solairu zarra, zuloak ixteko puska berriz he– tea. Sei gela zeuzkaken; itxuak iru, kanpoko 145

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz