BCCCAP00000000000000000001805

Olakoxeak gaituk bertsolariak. Neke-lanak arintzeko, maitasuna bitarteko; eta bidean gal ez nadin, sinismenaren argia. Gureak laxter egin– go zin bestela. Besteren etxe zar ontan ez bai– zegon ezer. Urte guzian lan da lan; erdi goseak bizi, eta gure urteko irabazi pixarrak, errenta ordaintzeko; askotan garaia baño len txekorren bat saldu bearra. Ez baigenun izaten. Len bi bizitzako etxea uan orí. Aldamenean bizi ziranak, bat bestearen ondoren ezkondu itun. Bat, auzoko baserri ortara. Azkenekoa, gi– zon txiki bat bakarrik geratu uan. Etsi zin, gi– zarajoak, ark ere. Dana utzi ta aldegin zin emen– dik. Urteen buruan, andre erdaldun batekin eto– rri uan; bera ere ia erdaldundua. Biotz kaska– rreko gizona uan, eta azkenean berea eginta joan uan. Berrogeiren bat sagar-landare gazte, aldatu berri xamarrak, baña ordurako indarrean zeude– nak, beretzat etziran ezkero besterentzat etzite– zen izan, danak ipurdiz gora jarri ta aldegin zin. Gure aita zanak bere gain artu zizkin or– duan bi bizitzak. la tellatua jotzerañoko orma lodi bat zeukan erdian, bi bizitzen berexgarri. Oraintxe arte txutik egona dek beste bizitzako sukalde xarra ere. Etxea berritu genunean, bota genio <lana. Gu ezkondu giñanean, etzeoken gaur bezin txukun ta apain etxe zar orí. Ez argirik, ez urik, ukullua bi pusketan . Ainbesteko ba– rrunbeak zizkin eta etzaiguken ezertarako leku– rik geratzen: kupela zarrak batean, salarako es– kallera zar bi bestean, pats-zulo aundi bat suka1 ondoan, pozabera edo ur-zulo zikin bat bazin barruan, tellatuko urez betetzen zana. Amaika 144

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz