BCCCAP00000000000000000001805

lagunak; nik ere ain gutxi. Gure gauzak antolatu genizkin, bai, ta biok errenderiarrak nola bai– giñan, alperrikako zarata aundi gabe, Errende– ri'ko elizan alkartu giñun. Gure lagun-arte bat I:,ildu, bazkari-lege bat egin, Iruña alde ortan atzera-aurrera batzuk egin ta il arte gure atsegin– -atsekabeen kabi izango zan txokora bildu giñun. Ez baigiñan geiagotarako iristen, etxeko txokoak txukundu, trasteak beren lekuetan jarri ta ekin genioken eguneroko lan aspergarri ta nekosuari. Neke, lan ta oñazea izan dek nere gerozti– kako bizitza. Maitasunak gozatzen zunari eske– rrak. Txantxangorri kantariak, bere laguna eka– rri zuneko, galdu zin bere askatasuna. Jainkoa– ren dei bat dek ezkondu bearra ere. Obeto bizi– tzeko asrnoan ez adilla ezkondu, Ataño. Nere jolasik geienak bukatu itun betiko. Bertsoak eta kantak ez ordea. Maitea kabian daukan txan– txangorria, nekearen aurrean nola rnututu? Naiz beiak jezten, arta-jorran, indarreko lan zakarren batean ez bestetan, bakarrik ari banintzan beñe– pin, bertsotan kantari edo txistuka sornatuko nioteken. Nere billa zijoazenak, unetxo bat ixil ta eme egotea aski ziteken, ni kantura billatzeko. Olloki xarra bertsolaria il zanean, beste la– gun askoren artean, Txirrita ere joan ornen uan ikustera. Il-kaxan, luze, lau kandelen erdian iku– si zunean, bertso bat kantatu ornen zioken Txi– rritak. Olloki xarrak erantzun etzionean, ala esan ornen zin: - Oraintxe benetan sinisten dit il aizela; bestela erantzungo ioken nere 'bertsoari! 143

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz