BCCCAP00000000000000000001805

neskak gutxi zirikatzen. Illuntzen zunean, be– rriz, zer zan ura! Ongi ernetzen uan. Egunez bezela, ura zirikatzera ez itun neskatxak aren– gana urbiltzen. Artzak aña indar baizun, aidean ibiltzen zizkin danak. Karraxi ederrak izaten itun aren inguruan. Zakar xamarra nola baizan, neskarekin asarretu ta aldegin zin gure sailletik. Nere kuñaru izango zan mutil gazte aundi eder bat asi uan gero onen lekuko. Arta-puska bat baño atsegiñagoko gizona; il uan ura ere, gi– zajoa. Banan-bana olaxe joan dituk nere gazte– tako lagunik geienak. Bestean arkituko banitu berriz, emengo ibillerak oroituz, ai zer jolasak eta bertso-saioak ez genituken egingo! Mundu ontan arkitu leiken maitasunik piñe– na ta garbiena billatu nin etxe artan. Guraso– etatik asi ta azkeneko anairik gazteeneraño, da– nak itun maitagarriak. Etxean neuzkan bi arrebetatik, zarrenak ezkondu ta aldegin zin Loiola'ko Paskualdegi'ra. Ama ta arrebik gazteena -au ere bero-bero zebilleken laxter ezkontzeko asmotan- eta ni, morroi erdi-txoro batekin, etxean gelditzen gi– ñanak. Ama gaxoa, berriz, zar xamarra; aituxea ordurako. Arekin bakarrekin ez geratzezkeroz, nai ta nai ez laguna bear nin. Ama zarrak, eta bere arrazoiak bazizkin, egokiera zuan guzietan gauz bera jalkiko zidaken: - Azkar abil, Joxe! Alaba baziak aurki; ni ezer askotarako ez nauk gauza, berriz; egundo bada-ta, oraintxe lagun baten bearra bazegok emen. Ara ta onera, orrela ibilli bear al dek beti? Jira-biraka ibiltzeko gogorik etzeukaken nere 142

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz