BCCCAP00000000000000000001805
illabete baitun igande-arratsetan laguntzen nio– la; baña kontuz ta bildurrak. Etxe oneko alaba baizan, eta badakik zer istilluak ekartzen ditun askotan orrek. Neskak berak salta zizkin kroska guziak. Orduantxe igerri nioken benetan zebi– llela eta maite niñula. Ordutik asi niñun bene– tan, alik-eta ezkondu giñan arte. Baserri onekoa uan oso. Gazte-sail bikaña zioken etxe artan. Sei anai-arreba baitun: iru mutil ta iru neska. Sa– gardotegia nola baizuten, igande ta jaietan an izaten giñun. Sendi langille, garbi, elizkoi; be– netako maitasuna antxen arkitu nin. Nere etxera bezelaxe sartzen niñun ni ara, neretzat beti za– balik zegola bainekin. Neskatx aietako bati, Ameriketara joatea bururatu zitzaioken. Sendi maitagarri ura etzin gutxi naigabetu. Berriro xamar entzun dizkit nunbait, aren azken aparitan kantatu nitun ber– tsoak. Bere gurasoak negarrez utzita joan uan gaxoa. An ezkondu ta seme-alaben batzuk izan zizkin; baña sortu zan lur maitera ez uan geiago azaldu. Amaika olako euskaldunek utzi dizkitek beren ezurrak an. Ez giñun lenbizian biok bakarrik ibiltzen. Arek bere lagunak bazizkin; nik ere bai nereak. Bat mozkor xamarra genin; baña bere seme bat bezela zaintzen zin bere andregaiak. Beste illun bat ere bagenin tartian, eun ki– lotik gorako gizona, baña oso •Iotsatia. Egunez agiñen baten gañean lo sumatu duten ontz aun– di lauso oietako bat zirudiken. Lagunak jolasean ta dantzan ikusten bazitun ere, ura bazterren batetik illun-illun begira egongo uan. Etziteken í41
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz