BCCCAP00000000000000000001805
denbora galtzeko arraiskurik. Inpernuko egualdi onekin, berriz, egoterik ez dago. - Nere aita ta anaiei oraintxe eraman diet, ardo-txurrupa batekin, bixigarria. Zuretzako aña ere badago, nai badezu beñepin. - Ez da arrazoi txarra orixe, Maria! Ongi bearrean nago! Ez dizut ezetzik esango. Zure eskutik gañera, gusto obea izango du. Algaraz par egin zin, neskatx alaia baizan, eta, bixigarria eskeñirik, ala esan zidaken: - Ez da ainbesterik izango! Ardo-txurrupa ondoren emanta, an joan uan arin-arin beren estalpera. Andik ordu hetera gutxi gora-bera, etorri uan berriz eta ala esan zidaken: - Joxe: aitaren partetik, joateko ara baz– kaltzera! - Eskerrik asko! Istimatua dago, baña nik badet nere bazkaria. - Bai, baña otza. An su ederra dago ta berotuko dezu. - Egia; zure ondoan zein ez da berotuko? Algaraz par egin zin berriz ere: - Etorri gero! Bestela aitak min artuko luke. - Nik ez nuan uste aingeru guardakoa nes– katxa danik, baña ikusten dedanez ala da. - Laster arte! -esan ta aldegin. Alkarre– kin danok bazkaldu genin. Arratsaldean ere ez uan aztu nere aingeru guardakoa. .Beti zerbait eskeñiz, bi ikustaldi egin zizkidaken. Orduan ezagutu nula len esan dit, baña ez dek egia. Aspalditik ezagunak giñun, eta iru bat 140
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz