BCCCAP00000000000000000001805

Paperetan jarritako bertsoak nai badituk, be– rriz, or dituk nunbait. Errenderi'ko Bertsolari– ya'n atereak ere bakarren batzuk izan bear di– tek. Aixa billatu ezake oien aztarrena. Oraintxe urte batzuk ere, beste liburu txiki bat atera zidateken, baña ez bertso guziak; eta ez nik biali bezela ere: komeni etzitzaien lekuan alda– keta parregarri batzuk eginta, besteak zearo kendu, berriz. Bertso-sail osoak galdu nizkin be– tiko, ez bainitun nik ordezkoak etxean gorde. Oiek egin dutena guk esatea ere zillegi ez. Ba– ña, bat-batean aurrez-aurre kantatutako bertsoak liburu batean baleude, gazte ta indartsua baaiz ere, ez ioke lurrari kenduko. Mingañetik atera– alean aizeak eraman zizkin; arrapa itzik orain! Idazten ere ez baigendun ikasi. Emendik Ame– riketaraño argi-indarra jartzeko aña palo-palo egiña nauk ni. Ortantxe joan itun nere esko– lako urte aleak. «Tontoa ziñalako!» esango di– tek askok. Beartu izan nauten lanetan, iñoren atzetik ibiltzeko ez nauk ona izan. Nere aurrean ez uan beti giro. Begira akiok, bestela, ia la– rogei ta lau urteko aiton baten sega-modua dan au. Bertsotan, lasterka ta segan, iru azio oetara neurtzekotan, larogei ta lau urteko aiton kas– kazuririk bada iñun, nai duana ta nai duanean datorrela. Gipuzkoa guziko erronka botia zegok; bandoa ere jo zak, nai badek. Gizon txiki bat, gantz ta koipe-kutsurik ga– bea, zaña ta gia besterik ez daukana; kitarraren lokarriak bezin tiran, eten zori, bere lepoko zañak; baña aren biotzak bazeukan kemena. Ume bat bezin zauli; diz-diz zegioten begiak; 14

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz